XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogi bat izan ezkero, soin bat ere baikera guziok; ogi berberaz azita, bat egin geralako (I Kor., X, 16-17).

Azkenik senide guziak otoyetara irrika yotzen zuten: alegia, Yainkoa yauresketan otoika ari ziran.

Alegia, egunero aldi berezietan otoi egiten zuten, yudu Yainkozale miñak oi zutenez, tai gabe otoi egizute (I Test., V, 17) agindua beterik.

Oi ez bezalako ayek-ikusirik, lagunabarrak izututa zeuden, Bidaliek Yerusalen'en alatz ta arrigarri asko zegizten, ta guziak oso beldur ziran (43).

Orrela, Yesu'rengaz esaten zitutenak oro siñesgarri egiten ziran.

Indar andiz aitortzen baitzuten alatz arrigarri oien bidez.

Bidaliak Goteuna artu ezkero, izkera berriak erabilli, txerrenak iraitzi ta eriak sendatzeko gai ziran (Mark, XVI, 17-18), Yesu'k agindu zienez.

Orixe duzu, nik uste, biderik lasterrena gizakume aragikoiak onbideratzeko.

Alatzok beldurra ezurretaraiño sartzen zioten lagunabarrari ta guziak oso izututu omen zeuden.

Ala gertatzen da orain ere Lurdes'eko gertari arrigarrietan-eta.

Siñestunak, berriz, guzi bat ziran, ta guzia guziena zuten.

Ta yarauntsi ta on guziak saldurik, ordaña guzien artean banatzen zuten, bakoitzaren bearrari zegokionez (44-45), guziak etxeko senide bailiran.

Geroago berriro atsegiñez oroiterazten dizkigu Luka'k orduko elkar-maitakuntza eta eza: Ainbeste siñestunen biotza, berriz, bakarra zan, baita gogoa ere; ta iñork ez zion beretakorik ezer bere zunik; guzia guzientzat zitzayen, ordea (IV,32).

Ezer bere ez izatea maite zun nonbait, Luka deunak.

Berri onean ere orrela ageri da: Zuen zori txarra, ordea, aberatsok; zuen atsaldia onezkero ba-duzute ta! (Luka, VI, 24), gizon aberats zoroaren alegia (Luka, XII, 15-21), orrits egitekoan, lander ta ordainbiderik ez dutenak maira deitzeko aolkua (Luka, XVI, 14-15), Lazar eskalea aingeruek Abrahan'en altzora eramaten eta aberatsa sulezean gaitzesten (Luka, XVI, 19-31): Yesu'k lander aberatsei erakutsitako oarrok irugarren Berri Onean bakarrik ageri dira.

Urteak yoan eta urteak etorri entzundako egiok biotz-ondokorik eztigute egiten, agian; alare, Yesu'k irakatsitako maitakuntza mozkin gabea ta antziñako siñesgabeen berekoikeri gorria buruz buru imakikan daude.

Bestalde, Yesu'ren agindu nagusiaren zaiña ta muiña bere egiñik zitun Luka zindo ta samurrak; ta osotara betetzen zutela lenengo siñestunek tutulurik ikusten zun: orain guziak bat ziran (44) dio; gero, berriz, ainbeste siñestunen biotza... bakarra zan, baita gogoa ere (IV,32).

Yesu bera zuten aien biotz ta gogo, nik uste.

Elkar-maitakuntza betegiñak ezer bere ez izatea dakar atzetik.

Orduko siñestun geintsuak, gañera, ezeukiak ziran enura gabe.

Ala gertatu oi da: kistarrik geienak lander dira eskuarki: landerrei Berri Ona azaltzen zaie.

Zerbait zeukatenak, ordea, ez-eukiak bezela bizi ziran.

Landerrik aien artean bat ere ez zegon; beren alor ta etxeak yabe guziek saldurik, ordaña ekarri ta bidalien oñetan yartzen zutelako; ta andik bear aña bakoitzari ematen zitzaion (IV,34-35).

Arrezkero, guziok gogoz lander ziren: goikoak zituten gozagarri, ez lurgañekoak.

Gogo batez Goiko Aitaren billa ari ziran biotz errukitsuz, ta beste guziak geigarri artzen zituten.

Orra lenbiziko siñestun aien komunismoa: moitakuntzaren eragiñez ziarduten.

Atzerrietako siñesgabeak arriturik ziran orrelako yardunbidea ikusirik: Ikusi zeinbeste maite diran zioten.

Lukian'ek, ordea, aien lepotik parra egiten zun, guziak senide zirala beren lenengo legegilleak erakutsi ziela-ta.

Biotz-gogoz baturik oi danean, berriz, guzia guziena izatea errez da.

Onibar eta beste ogasunen yabe izatea etzun iñoiz gaiztetsi Yesu'k, aberaskiok alperrik erabiltzea baizik.

Yainkoaren yaurerriko altxorra baño maiteago emengo lurreko dirua zutenak larderiatu zitun.

Alare, aberatsak beti izan bear dirala ba-zekin, ezin ukatu.

Berak eta bere Bidaliek, ostera, beartsu bizi ziran, eta gazte aberatsari lez, edonori esaten zion: ona oso izan nai ba`duzu, zoaz, dituzunak saldu ta landerrei emazkiozu; ta altxorra zeruan daukakezu, ta zatoz; zarraizkit (Mat., XIX, 21).

Yesu'k esana zun zuetan ere ditun guziak uzten ez dituna ezin izan diteke nere ikasle (Luka XIV,33).

Altzorrak zuentzat lur ontan ez bildu: erdoi-sitsak emen zirtzika ari baitira ta lapurrek zulatu ta ostu oi dute.

Altxorrak, ostera, zeruan bil itzazute zuentzat; ez dago an erdoi-sitsik zirtzikatzeko, ezta zulatu ta osteko lapurrik ere.

Izan ere, zure altxorra iñon ezker, zure biotza ere antxe dago (Mat., VI, 19-21).

Ez beldur izan, motxiño ori; zuen Aitak adeitsuki yaulerria zuentzat baitauka.

Daukazutena saldu ta ukar egizute: marroizten ez diran zarpak eta aitzen ez dan altxorra zuentzat atondu zeruan; lapurrik an ez baitago, ezta zirtzikatzeko sitsik ere.

Izan ere zuen altxorra non, zuen biotza ere antxe (Luka, XII, 32-34).

Ereilleak ereitean, azi bestetzu arantzartean yalki ziren ta arantzok aundi egin ziranean, alerik ekartzeke ito egin ziran.